LEHEN PLANOAN
Erabiltzailea Pasahitza

Dagoeneko martxan dago ikasleen ariketa

Ia 17.000 ikaslek hartuko duzue parte Munduak Lotzen ariketan. Oso pozik gaude hainbeste lagunek izena eman duzuelako, eta espero dugu oso animatuta egongo zaretela eta ez dugula inor galduko bidean! ;-)

Gogoratu ariketara sartzeko nahitaezkoak dituzuela emandako erabiltzaile-izena eta pasahitza.

Zazpi astean, Otsailak 8 - martxoaK 21, elkarrekin egingo dugu lana. Ez da harritzekoa zalantzaren bat edo arazotxoren bat izatea.
Jakina, pozik lagunduko dizuegu.

Gogoratu gure helbide elektronikoa: info@conectandomundos.org

Hurren arte!
Munduak Lotzen taldea



Munduak lotzen, Enararen ametsak

Enararen ametsak izenburupean, migrazioak eta giza garapena izango ditugu aztergai, herritartasun globala oinarri hartuta, hainbat jatorritako pertsonak errespetatzen dituen gizartea eraikitzen laguntzeko.

Ariketaren lehen hiru asteak irakasleentzat izango dira, "Munduak lotzen" plataformak nola funtzionatzen duen jakin eta ikasleekin landuko ditugun edukien berri aurrez izan dezaten.

Ikasleekin egiteko ariketei otsailaren 8an ekingo diegu. Sei aste iraungo dute ariketek. Izena eman duten ikastetxeetako ikasleek ikasgelan landuko dituzte proposamenak, eta, ondoren, sarearen bidez partekatuko dituzte hainbat herrialdetako ikasleekin, adin-tarte bereko lantaldeka antolatuta.

Lankidetza honen helburua da ikasleek mundua behatzeko hainbat modu ikustea eta beste zenbait ikastetxetako ikasleekin Interneten topatzea eta eztabaidatzea, beren ikaskideekin egiten duten bezalaxe.

Aurtengo nobedadea Arbela 2.0 izango da, "Munduak lotzen" proiektuaren sare soziala. Aurreko urteetan, bagenuen ikasleen arteko trukegune ez-formal bat, baina, gune honetako web 2.0 tresnei esker (irekita egongo da ariketa bukatutakoan ere), taldeen arteko elkarrekintza handiagoa izango da, blog bat sortu, bideoak eta argazkiak partekatu eta abarretarako aukera izango baitute.

Azkenik, apiriletik maiatzera bitartean, aurrez aurreko topaketak egingo ditugu.



Munduak lotzen, Tximeleta-efektua



espais © 2009/10 conectandomundos.org