Munduak lotzen programaren helburu orokorrak
- Zenbait gizarte- eta geografia-ingurunetako neska-mutilen arteko kulturarteko elkarrizketa sustatzea.
- Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKTen) bidez elkarlan eraginkorra egiteko gune bat eskaintzea. Gune horretan elkar ezagutzeko, zenbait errealitate partekatzeko eta arazo komunak aurkitzeko aukera izango da, goiburu honetan oinarrituta: “pentsatu orokorrean, jardun tokian”.
- Hurbileko inguruneari buruzko hausnarketatik eta gainerako parte-hartzaileen errealitatearen ezagutzatik abiatuta, jabetzea munduko biztanle gehienek zergatik ezin dituzten bete beren oinarrizko beharrak eta zergatik ez duten aukerarik eta eskubiderik, eta guztiok batera errealitate hori aldatzeko proposamen-konpromiso bat lantzea.
|
|
Munduak lotzen,edizioaren berariazko helburuak, Enararen ametsak
- Modu kritikoan ezagutzea eta aztertzea migrazio-prozesuak: prozesu horien arrazoiak eta pertsonen bizitzan eta gure ingurunean dituzten ondorioak.
- Hurbileko inguruneko migrazioaren eta garapenaren gaiaren inguruan ikertzeko interesa eta jakin-nahia sustatzea, zenbait errealitatetako ikasleekin ideia nagusiak partekatzea eta, hala, ondorio global batzuk ateratzea.
- Jarduera eta jarrera eraldatzaileak sustatzea, banaka nahiz taldean, zenbait jatorritako pertsonen arteko errespetuan oinarritutako gizarte ireki, askotariko eta solidario bat eraikitzen laguntzeko.
|