Facebook Twitter Google+
Oxfam Intermón
ESKUBIDEAK USTELTZEAN

ESKUBIDEAK USTELTZEAN
Desberdintasuna eta eskubide sozialak

14 urtez munduak_elkarlotuz

Duela 14 urte, Oxfam Intermón-eko irakasle eta profesionalek osatutako talde batek Munduak elkarlotuz proiektua bultzatu zuen eta, geroztik, hezkuntza proposamen horretan, 41 herrialdetako 127.000 ikaslek 1.700 ikastetxe baino gehiagotan hartu dute parte. Hamarkada bat geroago ere proposamenak indarrean dirau, urtero-urtero gai desberdinak planteatuz: laneko eskubideak, klima aldaketa, migrazioak, bakearen kultura, gizabidezko elikadura...


Munduak elkarlotuz proiektuak ikasgelako jarduera eta sareko elkarlana uztartzen dituelarik, bertan hainbat herrialdetako 6 eta 17 urte arteko ikasleek parte hartzen dute. Lana, plataforma telematiko eleaniztun baten bidez egiten dugu zortzi hizkuntzatan (italiera, espainiera, portuges, ingelera, frantses, galego, katalan eta euskaraz). Elkarlanean aritzen gara, partaideak adin-zerrenda bereko lantaldetan multzokaturik.

“Munduak elkarlotuz proiektuak, sentsibilizaziotik haratago, beste urrats bat egin du, bertan parte hartzen duten ikasleek, injustiziaz eta honen kausez izpiritu kritikoz gogoeta egin eta beste ikasle batzuekin ikuspegiak partekatzeaz gainera, bestelako aukerak planteatu eta praktikan jartzen ditu", adierazi du Anna Duch-ek, Oxfam Intermón-eko Herritargo Globalerako Hezkuntza Unitateko arduradunak.

Irakaslearen rola ez da "betidanikoa", prozesuak errazten dituen laguntzaile horretara gerturatzen da; esate baterako, eztabaidak bizkortu, gogoeta suspertu eta, ikasleekin batera, gauzak ikertu eta aurkitzen ditu.

Jardueran parte hartu duten irakasleen %80ren iritziz, jorratu den gaiaren inguruan proposamen honek ikasleen jarreran aldaketarik eragiteaz gainera, ikasgelako harremanetan eragin onuragarria izaten du. Errepikapen indizea %30 da eta bertan lau bider baino gehiagotan esku hartu dutenak %10 dira.

“Aurreko edizioetan parte hartu zuten kide batzuek inplikatzen animatu ninduten. Inongo ikasgairen programetan agertzen ez diren balioak txertatzeko modu polita da hau. Ederki pasatu dugu ikasle-irakasleok, arazo larriez kontzientzia hartu dugulako denok batera.” (Silvia Navas, Madrilgo Berriz ikastetxeko irakaslea)

Munduak elkarlotuz proiektuaren sareko jarduera amaitutakoan, ikasleen bertatik bertako topaketak Espainiako hainbat hiritan antolatzen dira eta, bertan, ikasleek bateratze-lana egiten dute, jarduera bateratuetan esku hartuz.


INFORME 10 años conectando mundos