Facebook Twitter Google+
Oxfam Intermón
ESKUBIDEAK USTELTZEAN

ESKUBIDEAK USTELTZEAN
Desberdintasuna eta eskubide sozialak

MUNDUAK ELKARLOTUZ 2018-2019
ESKUBIDEAK USTELTZEAN.
Eskubide unibertsalak desberdintasunari aurre egiteko.

Pobrezia elementu askok eragiten dute, hala nola langabeziak, soldata eskasak, herri-politiken ahuleziak, eta desberdintasun larria, besteak beste. Egun, mundu zabalean indarrean dagoen sistema ekonomikoa, munduko gizaki aberatsenen %1en zerbitzutan dago: horiek, gainerako gizaki guztiek baino diru gehiago daukate.

Biziak arriskuak ipini eta pertsonei duintasunez bizitzea galarazten dien muturreko desberdintasun hori onartezina eta, aldi berean, saihesgarria dugu. Horri aurre egin ahal izateko, borondate politikoa ezinbestekoa da, lehentasunak bestela antolatzeko eta, noski, gizaki guztiei gizabidezko bizitza bermatuko dien ekonomia global bidezkoago eta humanoago bat sustatzeko.


Desberdintasun ekonomikoaren borroka horretan, kalitatezko zerbitzu publiko unibertsalak berebiziko tresna dira. Hiru neurri proposatuko ditugu hemen:

  • Zerga-sistema bidezko eta progresiboak.
  • Herri-politikek lehentasuna izatea.
  • Herritarren esku-hartze aktiboa , sistema demokratiko sendo eta plurala eraikitzeko.

Munduak elkarlotuz-en edizio honetan helburu hauek ipiniko ditugu:

  1. Gure ingurunean eta bestelakoetan ere, eskubide sozialen sistema ezagutu eta era kritikoan aztertzea; era berean, eskubide horiek eskuratzeko nozitzen diren bidegabekeriazko eta berdintasun gabeziazko egoerak ezagutu eta aztertzea.
  2. Bidegabekeriazko eta berdintasun gabeziazko egoeren kausa eta ondorioak ezartzea hainbat alorretatik (sozial, politiko, ekonomiko, herritarren partaidetzaren ikuspegitik, etab.)
  3. Maila lokalean eta globalean gertatzen diren desberdintasun eta bidegabekeriak arbuiatzea, gizabidean eta berdintasun sozialean oinarria duen jarrera etikoa bermatuta
  4. Norbanakoen eta gizataldeen egintza eta jokabide eraldatzaileak sustatzea, horiek oinarrizko eskubide sozialak eskuratzean eta horietaz gozatzean hobekuntza ekarriko dutela ziurtaturik.

Muturreko desberdintasuna saihesteko modukoa da.
Lehentasun eta borondate politikoen kontua da.



Zerga-justizia eta desberdintasunari dagokienez, informazioa zabaltzeko