Munduak Elkarlotuz
OXFAM

IRAKASLEEN TOPAKETA

Munduak elkarlotuz proiektuaren edizio honetan, bertan parte hartzen duten irakasleak bultzatu nahi dira Gaitasun Globalaren inplementazioan. Izan ere, 2018 urteaz geroztik OCDE erakundeak sustatzen du hori PISA programaren bitartez, ikasleen gaitasunak hurrengo alorretan areagotzeko:

  • Komunitate multikulturaletan harmoniaz bizitzeko
  • Lan merkatu aldakorrean aurrera egiteko
  • Bitarte-plataformak eraginkortasunez eta arduraz erabiltzeko
  • Garapen Jasangarriko Helburuekin bat egiteko

“Gaurko gazteak prestatzea mundu inklusibo eta jasangarrian bizitzeko”

Erronka horri erantzunez, Munduak elkarlotuz proiektuak praktika hori sustatzen du, gaitasun globaletan ikasleek egiten dituztenaren garapena eta ebaluazioa erraztu dakizkion irakasleari:

  1. Irakasleak trebatzea: sarean emango zaie 20 orduko trebatze-saioa Gaitasun Globalaz eta aurtengo gaia den Hazkuntza Jasangarriaz (gehi, aukeran, beste bost ordu, Portugalen eta Italian ofiziala izango den egiaztagiria eskuratu nahi badute).
  2. Proposamen didaktikoa: ikasleekin gelan lantzeko eta Munduak elkarlotuz proiektuko beste esku hartzaileekin batera partekatzeko eduki eta jarduerak, sarean. Era berean, jardueren martxa orientatzeko xedez, gida didaktikoak ere emango zaizkie.
  3. Gaitasun globala ebaluatzeko lanabesak, gaitasun hori Munduak elkarlotuz prozesuan ikasleen artean zein neurritaraino garatu den neurtzeko.
  4. Irakasleen topaketa Portugalen: horien artean, esperientzien eta ikaskuntzen trukatze jardunaldiak antolatuko dira.

IRAKASLEEN TOPAKETA PORTUGALEN

Irakasleen topaketa uztailaren 13 eta 19an izango da, Lisboan, eta erabateko finantzazioa izango du. Jardunaldietan zehar, bertan esku hartzen duten irakasleek Portugal, Italia eta Espainiako profesionalak ezagutzeko eta gelako lan-esperientziak partekatzeko aukera izango dute; baita, era berean, bertako parte-hartzaileekin elkarlanean osatuko den praktika onen gida-liburua argitaratzean parte hartzeko aukera ere emango zaie.

Irakasleen topaketara joateko eta bertan esku hartu ahal izateko ezinbestekoa izango da Munduak elkarlotuz proiektu osoan parte hartu izana izatea, hots:

  1. Irakasleen trebakuntza egitea.
  2. Adinean adineko proposamen didaktikoko bost faseetako jardueretan parte hartu eta ikasleekin batera aritzea.
  3. Proposaturiko ebaluazio-lanabesekin aritzea.
  4. Ikasleekin jarduera amaitutakoan, idatzitako artikulu, bideo edo beste zerbaiten bitartez, heziketa-esperientzia partekatzea eta Munduak elkarlotuz-en blogean eskegitzea .

Eskakizun horiek betetzen dituztenak hautapen-fasean sartuko dira.

Munduak elkarlotuz proiektua osatzen duten jarduera horiek garatu ahal izango dira Europar Batasunaren Erasmus + programaren finantzaketari esker.

Erasmus+


Síguenos